I. Baztandarra Kadete Saria eginen dute larunbatean Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 5a, 14:00

Argazkia: Foto Mena.

Txirrindularitza gustuko dutenek izanen dute zer ikusi asteburuan Baztanen, Baztandarra Txirrindularitza Taldeak I. Baztandarra Kadete Saria antolatu baitu ekainaren 8an, Txuma Eugiren omenez.

11:00etan abiatuko da proba Lekarozko herritik eta ibilbideak 59 kilometro izanen ditu, bi orduko iraupenarekin. Herriz herri, hurrengo bidea eginen dute: campusetik Iruritara eta handik Arraiozko errotondara joanen dira. Saihesbidetik Arizkungo herriraino eginen dute bidea eta Ordokitik bueltatuko dita. Elizondoko Santiago karrika zeharkatu eta Iruritak Arraiozko errotondara joanen dira berriz. Handik Arizkungo herrira bueltatuko dira eta Ordokitik Amaiurko herrirantz. Punpulustatik eginen dute buelta, Elizondo zeharkatu, Irurita, Arraiozko errotonda, eta Lekarozko herrian izanen dute helmuga. Trafikoa zatika moztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun