Asier Altunaren 'Karmele' filma Iruritako Iturraldean grabatu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 4a, 13:00

Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy filmeko protagonisten sortetxea izanen da Iturraldea eta barnealdeko eszenak grabatu dituzte bertan

Irudiak: David Herranz

Asier Altuna euskal zuzendaria (Amama, Aupa Etxebeste!) Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian inspiratutako Karmele pelikula filmatzen aritu da Gipuzkoan, Bizkaian, Lapurdin eta Nafarroan, tartean Baztanen. Zehazki, filmeko protagonistak izanen diren Jone Laspiur eta Eneko Sagardoyren etxea izanen da Iruritako Iturraldea, eta barnealdeko eszenak grabatu dituzte bertan. Sei urteren ondotik, Iruritan akitu dute filmaren grabaketa.

Sinopsia

Karmele (Jone Laspiur) erizain euskaldun bat da, hogeita hamarreko hamarkada amaieran Frantzian erbesteratuta dagoena. Han, Txomin ezagutzen du (Eneko Sagardoy), tronpetista birtuoso bat. Bikoteak maitasun eta konpromiso politikoko istorio bat biziko du Paris, Caracas eta Euskal Herria artean. Elkarrekin familia bat osatuko dute, elkarrenganako konplizitate osoarekin, harik eta bi aukeraren artean erabaki behar duten momentua heltzen den arte: familia edo ideiekiko fideltasuna.

Etxearen barnealdeko eszenak grabatu dituzte Iturraldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun