Baztango futboleko neska kadete-infantilak ligako txapeldunorde izan dira

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 4a, 07:00

Baztan futbol taldeko neska kadete-infantilak txapeldunorde larunbatean Uharten. Finala galdu arren denboraldi bikaina egin dute.

Larunbatean Uharten jokatutako finalean 3-2 galdu zuten Mutilveraren kontra

Denboraldi ederra osatu du Baztan futbol taldeko neska kadete-infantilen taldeak, David Alegre eta Javier Urrutiaren gidaritzapean. Lehen fasea, beraien multzoan hirugarren izan ziren. Ondotik, txapeldunen faseko kanporaketei ekin zieten eta final laurdenetan Amigó (2-0) eta finalerdian Kirol Spot (1-0) kanporatu zituen Baztanek. Larunbat eguerdian Uharten zuten finala, ligako lehen fasean beraien multzoan lehenbizikoa izan zen UD Mutilvera taldearen kontra. Baztandarrak 2-0 irabazten hasi ziren, Eider Urrutia eta Lucia Baldantaren golekin, baina Mutilverak markagailua irauli zuen (2-3), garaipena lortuz eta liga irabaziz. Halere, izugarrizko denboraldia egin dute Baztan futbol taldeko neskek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun