BRT eguna eginen dute ekainaren 29an Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 12:30

BRT Menditarrak taldeak egun osoko egitaraua antolatu du ekainaren 29an Lekarozen. Goizean Rugby Seven txapelketa eginen dute, 14:00etan zikiro bazkaria izanen da, aukera begetarianoarekin, eta arratsaldea A.C.A.Bamos Tarde DJak alaituko du. Bazkariko txartelak ekainaren 14ra arte erosten ahalko dira, 20 eurotan, Elizondoko Intza ostatuan eta Larraintzargo ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun