Elizondoko eskolako ikasleek Mila-Ananda erakusketa zentroa bisitatu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 15:00

Maiatzaren 21ean, 23an eta 24an Elizondoko Eskola Publikoko 5.D, 6.D eta A ereduko ikasleek ateraldi berezia izan zituzten, Elizondoko Mila-Ananda erakusketa zentroak antolatutako arte tailer batean parte hartu baitzuten. Ikasleak gustura aritu ziren eta zentroak eskerrak eman dizkio ikastetxeko guraso elkarteari emandako laguntzagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun