Emaztekien Kontrako Indarkeriaren aitzinean Jarduteko I. Koordinazio Protokoloaren aurkezpen saioak izanen dira ekainean Baztanen

Xorroxin irratia 2024ko mai. 29a, 22:01

Baztango udalak bailarako Emaztekien Kontrako Indarkeriaren aitzinean Jarduteko I. Koordinazio Protokoloaren aurkezpen saioak antolatu ditu eta herritar guztiak saioetan parte hartzeko gonbidatu nahi ditu.
Ekainean zehar izanen dira aurkezpen saioak, kuartelka.
Landutako protokoloaren berri emateko eta aurkezpen datak iragartzeko, udaleko gizarte eta berdintasun zerbitzarietako teknikariak diren Itxaso Morato Perurena eta Eider Perez de Heredia Goñi gure artean ditugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun