Egitarauak ortziralean, maiatzaren 31n, izanen du segida. Iban Fernandezek berak sortutako Inazuma Racers mahai-jokoaren aurkezpena eginen du 16:00etatik aitzinerat, eta herritar guztiak animatu dituzte jokoa probatzera.
Heldu den ortziralean, ekainaren 7an, euskarazko bideojokoen arratsaldea eginen dute, eta hainbat jokotan aritzeko aukera izanen da 17:00etatik aitzinerat.