Bestak 2024

Almandozko bestak ospatuko dituzte asteazkenetik igandera

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 27a, 15:30

Herritar guziendako ekitaldiak izanen dira maiatzaren 29tik ekainaren 2ra

Maiatzak 29, asteazkena. 20:00etan bestei hasmenta emateko txupinazoa eta kalejira izanen dituzte. 21:00etan zopak izanen dituzte, Beñatek alaiturik.

Maiatzak 30, ortzeguna. 08:00etan Aurora kantatuko dute herrian barna. 12:00etan meza nagusia izanen da eta ondotik, 13:00etan, luntxa izanen dute. 17:00etan pilota partidak izanen dituzte, eta 19:00etan bingoan arituko dira. 20:00etan, berriz, tortilla lehiaketa eginen dute eta 21:00etan afaria izanen dute. 00:00etan DJ Zenizok alaituko du gaua.

Maiatzak 31, ortziralea. 11:00etan haurrendako jokoak izanen dira, eta 16:00etan puzgarriak izanen dituzte. 17:00etan mus txapelketa eginen dute eta meriendatzeko txokolate hartzea izanen da 18:00etan. 21:00etan afaria eginen dute Santamariaren eskutik. 00:00etatik 02:00etara Puro Relajo mariatxien kontzertua izanen dute eta 02:00etatik 06:00etara DJ J&J. 07:00etan gosaria emanen dute gauxoriendako. Gan-torri autobus zerbitzua izanen da gau osoan.

Ekainak 1, larunbata. 11:00etan mus txapelketako finalerdiak eta finalak izanen dituzte, eta 14:00etan zikiro jatea eginen dute. 16:00etan dantzaldia izanen da Modestoren eskutik, eta 21:00etan gazteen afaria eginen dute. 00:00etatik 06:00etara DJ Bako izanen da eta 07:00etan gosaria emanen dute gauxoriendako.

Ekainak 2, igandea. 12:00etan meza izanen da eta arratsaldean, 17:00etan herri kirolak. 20:00etan zozketa eginen dute bestei akabaila emateko 22:00etan Gaixoa ni izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun