Herriak deituta, hainbat azpilkuetar bildu ziren larunbat goizean eta taldeak antolatu zituzten inguruko mendiak garbitzeko. Gogoz aritu ondotik, Arbizuko erreka, Erdoi, Extixegi eta Larroko bidean denboraz botatako zaborrak bildu zituzten. Azpilkuetako Herriak eskerrak eman dizkie auzolaneko parte hartzaile guztiei, «eta batez ere gaztetxoenei, beraien parte hartze gogotsu eta nekaezinarengatik».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.