Pala eta frontenis txapelketetako finalak jokatu dituzte Berroetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 27a, 16:00

Maiatza ekitaldiz betetako hilabetea izan da Berroetan. Kirolari dagokionez, udaberrian egindako bi txapelketen finalak jokatu berri dituzte.

Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi

Maiatz hasmentan pala txapelketako finalak jokatu zituzten. Pare bat hilabetez partidak jokatu ondotik, bigarren mailan Asier Ballarena nagusitu zen eta lehenbiziko mailan Gorka Altzuarte. 

Frontenis txapelketa, berriz, asteburu honetan akitu da. 12 bikotek parte hartu dute eta finalean Iñaki eta Alaitz, Anne eta Xubanen kontra aritu dira; lehendabizikoak izan dira irabazleak.

Ekitaldi hauek alde batera utzita, ekainean ere izanen da zer egina Berroetan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun