Arrakastatsua izan da Baztango XXIX. Mendi Itzulia

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 27a, 13:00

Mendi Itzulia antolatu zuten atzo goizean Baztango Mendigoizaleek, eta jendetza bildu zen Arraiozko plazan. Egun lainotsuak primeran lagundu zituen mendizaleak, eta bi ibilbide egiteko aukera izan zuten. 510 partaide izan ziren guztira; 150 luzean (36 km) eta 360 laburrean (24,5 m). Baztandik kanpoko jende ugari ere hurbildu zen; Malerrekatik, Bortzirietatik, Iparraldetik, Iruñetik, Gipuzkoatik… eta giro ederra izan zuten. Irudiak: Valledebaztan.com

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun