BaztanApp aplikazioa udan kaleratzea aurreikusi du udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 24a, 18:00

Irudia: Irantzu Pastor.

Udalaren eta herriko eragileen nahiz herritarren artean komunikazio eta agenda funtzioak beteko ditu aplikazioak. Izena eman ez duten elkarte eta erakundeak garaiz daude oraindik parte hartzeko

Maiatzaren 13an BaztanApp behin-behineko izena duen aplikazioa aurkeztu zien Baztango Udalak bertako eragileei, eta «talde ederra» elkartu zen. Funtzionamenduari buruzko azalpenak emanda, «aplikazioan sartzea eta ikustea, erabiltzea eta praktikan jartzea da helburua, uda hasterako aplikazioa herritar guziendako eskuragarri izateko».

Aplikaziora sarbidea nahi duten erakunde eta elkarteek igor.eguren@aiora.eus helbidera idatzi beharko dute. Aldi berean, izena eman ez duten eragileek ere helbide berdinera bidali beharko dute hurrengoa:

  • Logoa (210x210 pixel)
  • Profilerako argazki horizontala (1.100x600 pixel)
  • Deskribapen laburra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun