Baztango Udalak eta Dindaia Fundazioak udalekuak eginen dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, eta begirale aritzeko langileak behar dituzte. Deialdian parte hartzeko DBH titulua, 16 urteak beteak eta euskarako C1 maila beharrezkoak izanen dira. Horrez gain, aisialdiko begirale titulua, gidabaimena eta lan esperientzia baloratuko dute. Ekainaren 7ra arte bidaltzen ahalko dira curriculumak zerbitzuak@dindaia.eus helbide elektronikora.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.