Hirugarren greba hilabetea dute Lozy's Pharmaceuticals enpresako langileek, lan hitzarmen propioaren alde, eta «negoziaketan aurrera pauso ttiki batzuk eman diren arren, enpresaren jarrera ez dela negoziatzearen aldekoa» salatu du ELA sindikatuak. Hori dela eta, Elizondoko karriketara aterako dira aste honetan ere, maiatzaren 24an, 18:00etan plazatik abiatuta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.