[BIDEOA] Baztango bazterretan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 22a, 09:30

Arkupeak erretiratuen elkarteko mendi taldeak hilabeteroko itzulia egin zuen maiatzaren 21ean, asteartean. Oraingoan, Baztango bazter ederrak ezagutu dituzte 65 bat mendizalek eta Elizondotik abiatuta, Baileiko lepoa, Orbailo, Harrikulunka, Argibel eta Albako Harria ikusi ondotik, Elizondora bueltatu ziren eta Mendi jatetxean bazkaldu zuten, Joxe Zubietak egindako bideoan ageri denez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun