Herriko bestak ospatu dituzte Berroetan maiatzaren 17tik 20ra, «eta denetik egiteko aukera izan da: baztan zopak jan, mutxikoak dantzatu, bertsoak aditu, paella lehiaketan parte hartu, akordeoiaren doinuan dantzatu, herri kirolak ikusi… Arras besta parte-hartzaileak izan dira eta herritarrek gogotik disfrutatu dituzte. Orain, aho zapore goxoa mantenduz, plaza txukundu eta normaltasunera bueltatzea tokatzen da. Gora Berroetako bestak!». Testua eta argazkiak: Maialen Iantzi
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.