Ekaina hasieran ETB1eko 'SOS Kantak Arriskuan' saioa grabatuko dute Elizondon. Saioan, Iker Lauroba, Leire Martinez eta Klara Mendizabal herriz herri ibiltzen dira, leku horietan soilik kantatzen dituzten abestiak ezagutu eta berreskuratzeko asmoz. Kanta horien inguruko historiak ikertzen dituzte, eta kantak moldatu eta grabatzen dituzte.
Elizondoko kasuan, Mariano Izeta herritarrari omenaldia eginen diote saio amaierako ekitaldian, eta horretarako ahotsak behar dituzte. Neska zein mutil, heldu zein gazte, herritar guziak animatu dituzte parte hartzera.