Formatu ttikian eta giro politarekin agurtu dute Arizkun Rock

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 21a, 12:00

Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Xabi Solano eta Zigor DZ izan ziren larunbatean Arizkungo plazan, Arizkun Rock jaialdiaren azken edizioan.

Argazkiak: Mikel Lizardi, Ondikol eta Soule Produkzioak

Antolatzaileek azaldu dutenez, «arras kontent eta bihotza betearekin gaude. Arras polita izan zen dena. Jende aunitz etorri zen, espero ez genuena, eta eguraldiak opari bat eman zigun, zerua garbi gelditu eta eguzkia ere atera baitzen. Kontzertuak arras politak izan ziren, formatu aise ttikiagoarekin bertze urtekoekin konparatuz, baina arras berezia». Horrez gain, adierazi dute «gogor salatzen dutela komunean agertutako pintaketak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun