Ekainaren 5a izanen dugu, urtero bezala, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Horren karietara, "Bizikletaren astea" antolatu du Baztango Udalak, bertze hainbat eragilek ere bat egin dutelarik ekimenarekin. Maiatzaren 16an ere Bizikleten Mantenurako gunea paratu zuten Ahaztuen Plazan, Elizondon, Baztango Talde Ekosozialeko kideek, eta ekainaren 27an ere egonen da bizikleta konpontzeko gunea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.