Asteburuan Arizkunen agertutako pintaketak salatzeko agerraldia eginen dute arratsaldean herrian

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 12:00

Arizkun Rock jaialdiaren azken edizioa ospatu zuten larunbatean, eta herriko komun publikoetan pintaketan egin zituztela salatu dute Arizkungo alkatetza taldeak eta jaialdiko antolatzaileek. Bereziki, «agertutako mezu homofoboa gogor gaitzesten dugu, halakoak onartezinak direlakoz gure gizarte anitzean».

Adierazi dutenez, «komun publikoa izaki, denek erabiltzeko dira eta denon artean zaintzeko ere bai. Hau herritar guzien kontrako erasoa izan dela argi eta garbi utzi nahi dugu». Gainera, «agertutakoen artean mezu homofoboa zuen pintaketa gogor gaitzesten dugu. Ez ditugu halako jarrerarik onartuko, herri libre bat eraiki nahi dugulakoz, non bakoitzak nahi duena maitatzeko eta izateko aukera duen».

Hori dela eta, gaur arratsaldean, 18:00etan, prentsaurrekoa eginen dute Arizkungo plazan, eta bertaratzera deitu dituzte herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun