Giltxaurdi kiroldegiak haurrendako kirol jokoak antolatuko ditu aurtengo udan ere, Ane Dendarieta eta Jaione Arnal monitoreen eskutik. 6-12 urte bitarteko haurrei egonen dira zuzenduak jarduerak eta bi txandatan eginen dituzte: uztailaren 8tik 12ra eta abuztuaren 5etik 9ra. Goizez izanen dira jokoak, 09:30etik 13:30era.
Izena eman nahi dutenek aste honetan izanen dute aukera igerilekuan: maiatzaren 20an eta 21ean Baztanen erroldatuek eta 22an eta 23an erroldatuak ez daudenek. Urteko abonua dutenek 75 euro ordaindu beharko dituzte, abonatuak ez daudenek, berriz, 100 euro.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!