Antzerkigintza zikloak astelehenean izanen du segida Baztango Liburutegi Publikoan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 17a, 16:30

Nerea Iturririak eta Josune Gorostegik Testutik oholtzara: herri ekimen baten esperientzia mahai ingurua aurkeztuko dute maiatzaren 20an

Baztango Liburutegi Publikoak Antzerkigintza zikloa antolatu du maiatzean; joan den astean haurrendako kamishibai saioa izan zuten eta aste honetan helduen txanda izanen da. Maiatzaren 20an, astelehenean, Testutik oholtzara: herri ekimen baten esperientzia bideo aurkezpena eta mahai-ingurua aurkeztuko dute Josune Gorostegi aktoreak eta Nerea Iturririak 18:00etan.

Maiatzaren 27an, berriz, Paseoa: eguneroko bizitza idazteko manera deriba eta hausnarketa saioa eginen dute 18:00etan, Oier Guillanek gidatua. Parte hartu nahi dutenek liburutegian eman beharko dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun