Herriguneetan bizikletaren erabilera sustatzeko helburuarekin, Baztango Udalak bizikletaren astea eginen du maiatzeko azken astean, hilaren 27tik 31ra. Baztandarra Txirrindularitza Taldearekin, Baztan Ikastolarekin, Elizondoko Eskolarekin eta Elizondoko Herriarekin batera, eskolara bizikletan joateko erronka bota diete ikasle eta irakasleei.
Horrez gain, maiatzaren 31n karrika buelta eginen dute bizikletan, DJ Reimyk girotuak. Elizondoko plazatik abiatuko dira eta 18:30ean izanen da hitzordua.