Bestak 2024

Berroetarat joateko Gan-torri busa izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2024ko maiatzaren 16a

Bihar hasiko dituzte bestak Berroetan eta urtero bezala, Gizarte Zerbitzuak herriz herri ibiliko den bus zerbitzua prestatu du arratserako

Bi ibilbide eginen ditu busak. Lehenbizikoa Amaiurtik abiatuko da 23:45ean eta ondoko bidea eginen du: 23:50ean Ordokin, 23:55ean Erratzun, 00:00etan Arizkunen, 00:05ean Elizondon, 00:10ean Etxarrin, 00:15ean Lekarozen, 00:20ean Iruritan, 00:25ean Zigan eta Anizen eta 00:30ean Berroetan. Bigarrena 00:45ean abiatuko da Elizondotik; 00:50ean Arraiozen, 00:55ean Oronozen, 01:00ean Almandozen eta 01:05ean Berroetan.

Bueltatzeko ere bi bide eginen ditu; Elizondorat joateko 03:15ean eta 05:30ean, eta Amaiurrerat joateko 04:00etan eta 06:10ean. Joan-etorriak hiru euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun