Arizkun Rock jaialdiaren azken edizioa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 15a, 11:30

19:30ean hasiko da lehenbiziko kontzertua eta Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Xabi Solano eta Zigor DZ izanen dira oholtzaren gainean

Arizkun Rock musika jaialdiak azken edizioa ospatuko du larunbat honetan, maiatzaren 18an, hainbertze urtetako ibilbideari itxiera emateko. Arizkungo plazan izanen da jaialdia, arratsaldean hasi eta iluntzeraino luzatuko dena.

Lehen kontzertua 19:30ean hasiko da, Olatz Salvador kantautorearen eskutik, eta emanaldi akustikoa eginen du. 20:30ean, berriz, Olaia Inziarte oronoztarraren txanda izanen da, eta berak ere akustikoan kantatuko du. Azkenik, 22:00etan Esne Beltza taldeko Xabi Solanok eta Zigor DZk girotuko dute gaua.

Sarrera dohainik izanen da eta musikaz gain ostatua eta bokatak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun