'Elikadura zahartzaroan' solasaldia aurkeztuko dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 14a, 09:00

Irudia: Freepik.com

Baztango Udala lanean ari da zahar etxean elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa ezartzeko, eta horren harira, zahartzaroaren elikadurari buruzko solasaldia antolatu dute maiatzaren 16an, 17:00etan Arizkuneneko sabaian. Elikalimen taldeko Izaskun Berasategi Zabalza dietista nutrizionistak gidatuko du saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun