Joan den asteburuan, hogei bat gaztek parte hartu dute Gazte Korrespontsalen Nafarroako I. Topaketan, Lekarozko Gazte Aterpetxean. Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) antolatutako ekitaldi honen helburua Nafarroako hainbat udalerritako berriemaile gazteak biltzea izan da, haien arteko komunikazio-sarea indartzeko eta, horrela, tokiko komunitateetan parte-hartze aktiboa sustatzeko.
Lehenbiziko edizio honetan, Altsasu, Lizarra, Muniain, Iruñea, San Adrian, Tafalla eta Villatuertatik etorritako 13 eta 24 urte arteko gazteek parte hartu dute. Larunbatean talde dinamikak egin zituzten, mahainguruak eta bertzelako jarduerak izan zituzten. Igandean, berriz, naturaz eta kirol jardueraz gozatzeko aukera izan zuten Elizondoko Baztan Abentura Parkean.