Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Baztanen tratu txarrengatik eta sexu askatasunaren kontrako delituagatik

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 14:30

Foruzaingoaren artxiboko irudia

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Nafarroan sei gizon atxilotu dituzte asteburu honetan tratu txarrengatik familia eremuan: hiru atxiloketa Tuteran egin dituzte eta bana Ribaforadan, Ultzaman eta Baztanen. Foruzaingoak zehaztu duenez, Baztangoaren kasuan bigarren delitu bat ere egotzi dio Foruzaingoak atxilotutako gizonari: sexu askatasunaren aurkako delitu bat, hain zuzen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun