Amestoi eta Bergerot nagusitu dira Antxitonea trinketeko Onenak paleta txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 12:00

Onenak txapelketan parte hartu duten pilotariak, antolatzaileak eta Xauli elkarteko kideak, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Larunbateko finalean 40-26 irabazi zieten Mattin Legarrea eta Axier Gamiori

Elizondoko Antxitonea trinketeak Onenak paleta txapelketa antolatu du laugarren aldiz, oraingoan Xauli elkartearen alde. Larunbateko finalean, Urruñako Ramuntxo Amestoik eta Arnaud Bergerotek 40-26 irabazi zieten Mattin Legarreari eta Axier Gamiori.

Amestoi eta Bergerot txapeldun izan dira hirugarren aldiz. Antxitonea trinketeko Francis Urrutia eta Aitor Bazterrika Elizondoko alkatearen artean ageri dira argazkian.

Urruñako bikotea iaz ez zen finalera ailegatu, baina, larunbatekoarekin, bertze hiru txapeketak irabaziak ditu. Finalaren aitzinetik, hirugarren posturako partida Joseba Arizmendik eta Mikel Argaratek 40-26 irabazi zieten Iñaki Iantziri eta Iñaki Urrutiari.

Axier Gamio eta Mattin Legarrea txapeldunordeak.

Finaleko sarreran bildutako dirua Xauli elkartera bideratu dute aurten eta larunbateko finalaren ondotik, bazkaria eta giro bikaina izan zuten Elizondoko Falfarak elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun