Jugoslaviako sozialismo autogestionatuari buruzko solasaldia maiatzaren 24an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 12a, 11:00

Mintzaldi ugari egiten dituzte Amezti elkartean. Irudian Palestinari buruz egindakoa.

Jugoslaviako esperientzia sozialista ezagutzeko solasaldia antolatu du Elizondo Amezti elkarteak, maiatzaren 24an 19:00etan. Koldo Tellituk gidatuko du saioa, Nire Jugoslavia maitea, hain ulertu gabea liburuaren egileak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «bere garaian Balkanetako herrialdeak jakin-min handia piztu zuen, II. Mundu Gerraren ondotik, guztiz berezia izan zen sozialismo eredua garatu baitzuen, kooperatibei eta langileei protagonismo berezia emanez ekonomiaren antolaketan. Prozesuak iraun zuen bizkitartean aitzinamendu handiak erdietsi zituen, bizi maila handia lortuz. Alta, Nazioarteko Diru Funtsak eta Alemaniak kanpotik egindako presioek eta barneko tentsio eta gatazkek proiektu sozialista hau desegin zuten, herrialdea bera tarratatuz, joan den mendeko 90. hamarraldian».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun