Eskubaloia ezagutzeko ate irekiak eginen dituzte heldu den astean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 10a, 15:00

Eskubaloian aritu nahi duten gazteek heldu den astean izanen dute probatzeko aukera Elizondoko kiroldegian, BKTk ate irekien jardunaldiak antolatu baititu maiatzaren 13an, 15ean, 16an eta 17an.

Adinaren arabera banatuko dituzte jardunaldiak, ordu eta erdiko saioetan. Benjamin misto kategoriako neska-mutilek (2015/16an sortuak) astelehenean eta asteazkenean izanen dituzte saioak, 16:30etik 18:00etara. Alebin mistokoak (2013/14koak) ere astelehen eta asteazkenean arituko dira, 16:30etik 18:00etara. Infantileko neskek (2011/12koak), berriz, hiru saio izanen dituzte: asteazken eta ortziralean 17:30etik 19:00etara eta ortzegunean 18:00etatik 19:30era.

Informazio gehiagorako eskuragarri dago 656 933 760 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun