Bestak 2024

Iruritako dantzariek ikuskizun ederra eman dute Salbatore egunean

Ttipi-Ttapa 2024ko maiatzaren 10a

Salbatore eguna, bestetako egun handia izan zuten ortzegunean Iruritan eta, eguraldi ederra lagun, giro bikaina izan zuten. Eguerdian, diana eta mezaren ondorik, Iruritako dantzariek ikuskizun bikaina eskaini zuten plazan. Argazkiak: Alicia del Castillo

Asteburuari begira

Oraindik hiru eguneko ospakizunak falta dituzte Iruritan, asteburuan gainera.

Maiatzak 10,  ortziralea

09:00etan dianak baserrietan eta herriko txistulariak herritik barna. 11:30etik 13:00etara haurrendako puzgarriak frontoian, ondotik haurren bazkaria karpan. 14:00etan gazteen bazkaria Jauregiarten eta jubilatuen bazkaria Olarin. 14:30etik 18:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 18:30ean kalejira erraldoiekin. 20:00etan guraso elkartearen bokatak. 20:30etik 21:30era dantzaldia Gabezin taldearekin. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 22:00etatik 01:00etara Matraka elektrotxaranga. 00:00etatik 03:30era Gabezin plazan eta 01:30etik 03:00etara DJ Endara karpan.

Maiatzak 11, larunbata

10:00etan diana. 10:30etik 12:30era street boulder eta 12:00etan kalejira erraldoiekin. 14:00etan zikiroa, ondotik herriari buelta Jaiak txarangarekin. 20:00etan guraso elkartearen bokatak. 20:00etatik 21:00etara dantzaldia Biziraun taldearekin. 21:30ean mutil dantzak. 22:00etatik 00:00etara Sukena taldea plazan. 00:00etatik 04:00etara Biziraun plazan eta DJ J&J karpan. 04:00etatik 07:00etara DJ Aimar trinketean.

Maiatzak 12, igandea

Goizean kalejira erraldoiekin. 16:30etik 17:30era haurrendako ekitaldia. 17:30ean motozerra erakustaldia Kañamaresen eskutik. 19:00etan Los Txingones mariatxiak plazan. Ondotik afaria eta bestei akabaila emateko Gaixoak gu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun