Tomas Sobrinoren margolanen erakusketa zabalduko dute Iruñeko Gotorlekun

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 9a, 18:00

Tomas Sobrinoren margolanak Iruñeko Gotorlekun ikusgai paratuko dituzte.

Maiatzaren 10etik ekainaren 30era ikusgai izanen da ‘Gelditzen zaizkigun zuhaitzak’ ikusteko aukera

Tomas Sobrino Habans margolari elizondoarraren Los árboles que nos quedan (Gelditzen zaizkigun zuhaitzak) pintura erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 10etik ekainaren 30era Iruñeko Gotorlekuko Mistoen pabiloiko beheitiko solairuan.

Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 10ean, ortziralean 19:00etan eginen dute erakusketaren inaugurazioa eta ekainaren 30era arte ikusteko aukera izanen da. Asteartetik larunbatera 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era eta igande eta besta egunetan 11:30etik 13:30era zabalduko dituzte aretoaren ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun