Errugbia probatzeko ate irekiak eginen dituzte ortziraletan Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2024ko maiatzaren 9a

Taldeak osatzeko jende bila ari da BRT eta errugbia probatzera animatu dituzte herritarrak. Horretarako, ate irekiak eginen dituzte maiatzeko ortzirale guzietan, bihartik hasita, Lekarozko errugbi zelaian.

18:00etatik 19:00etara errugbi eskola izanen da, 8-12 urteko gaztetxoei zuzendua. 18:30etik 20:00etara, berriz, 13-17 urte bitarteko gazteek izanen dute aritzeko aukera, baita 18 urtetik goitiko senior neskek ere. Senior mutilak, berriz, 19:30etik 21:00etara arituko dira. Informazio gehiagorako eskuragarri dago 608 716 886 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun