Palestinari buruzko solasaldia antolatu du GKSk bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 9a, 09:30

Heldu den asteazkenean, berriz, Palestinaren aldeko mobilizazioa eginen dute Elizondoko plazan

Baztan-Bidasoko GKSk Zergatik Palestinaren alde egotea da Israelen aurka egitea? Historia, bilakaera eta erronkak solasaldia antolatu du bihar, maiatzaren 10ean, Arizkunenean. 18:30ean izanen da saioa eta Imanol Satrustegik gidatuko du, historialaria eta Palestinarekin Elkartasuna plataformako kidea.

Palestinaren aldeko ekimenak heldu den astean segituko du. Maiatzaren 15ean, asteazkena, elkarretaratzea eginen dute Elizondoko plazan 19:30ean, Israelen eta bere mendebaldeko konplizeen aurka, Palestina askatu lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun