Jaialdia esku pilotako ASPEko profesionalen arteko partida batekin abiatuko da: Etxeberria eta Gascue, De la Fuente eta Rezustaren kontra ariko dira.
Sagaseta eta Iturregi aurrez aurre izanen dira aitzineko koadroetan, Ion eta Otano lagun dituztela, eta jaialdia esku pilotako profesionalen arteko partida batekin hasiko da ortzegunean 18:00etan Aranabian
Euskal Jai erremonte fundazioak antolatutako Udaberriko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 9an Iruritako Aranabia pilotalekuan, herriko besten barrenean. Gainera, Irurita bertako bi erremontista profesional berriren arteko lehia ikusteko aukera emanen du. Jon Sagaseta iruritarra eta Ion, Xuban Iturregi iruritarraren eta Otanoren kontra ariko dira.
Jaialdia esku pilotako ASPEko profesionalen arteko partida batekin abiatuko da: Etxeberria eta Gascue, De la Fuente eta Rezustaren kontra ariko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.