Baztango Gizarte Zerbitzuek nerabezaroko aldaketen inguruko solasaldia antolatu du maiatzaren 9an, 17:00etan Baztango Liburutegi Publikoan. Ane Ablanedo izanen da hizlaria eta hainbat gai landuko ditu, tartean nerabezaroaren irudia gure gizartean, garapen psikoafektiboan duen funtzioa, ezaugarriak eta nerabeekiko komunikazioa. Izena emateko epea hetsita dago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.