'Emakume erretratuak' argazki erakusketa ikusgai dago Elizondon maiatzaren 24ra arte

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 15:00

Argazkia: Felix Mena Martin.

Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, XIX. eta XX. mendeetako argazkien erakusketa antolatu du Arizkuneneko lehenbiziko solairuan. Maiatzaren 24ra arte egonen da ikusgai, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara. Erakusketak sei multzo nagusi izanen ditu: familia erretratuak; emakumeen erretratuak; haurtzaroa, emakumeak eta eskola; emakumeen lanbideak; emakumeak eta politika; eta emakumeak eta besta.

Emakume erretratuak

Argazkiek bide ematen digute gure historia hurbila ezagutzeko; Baztan Balleko historia, gure ohitura eta usaiak, baita gure herriaren bizitza markatu duten gertaerak ere. Argazkiek emakumearen irudia emanen digute, batik bat, 1880tik 1940ra urte bitarteko gizartean emakumeek izan zuten egitekoak aztertuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun