Motorzaleek hitzordu berezia izanen dute asteburuan Erratzun, Izpegiko igoeraren seigarren edizioa antolatu baitu DRS Razing taldeak bihar. 42 partaidek eman dute izena aurten eta joan den urtekoaren egitarau bera izanen du: 13:00etan hetsiko dute errepidea eta 14:30ean abiatuko da proba. 20:00etan sari banaketa eginen dute Erratzuko plazan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.