Bestak 2024

Baztango Berdintasun Batzordeak bilera eginen du maiatzaren 22an

Bertzeak bertze, udako bestetan indarkeria matxista prebenitzeko eta artatzeko formakuntza prozesua izanen dute solasgai

Baztango Berdintasun Batzordeak urteko bigarren bilera eginen du maiatzaren 22an, 18:00etan udaletxeko batzar gelan. Hainbat gai landuko dituzte:

  • Aitzineko bilerako aktaren onarpena
  • Indarkeria matxistaren diagnosia eta protokoloa aurkezteko saioak eta materialak
  • Udari begira, besta giroetan indarkeria matxista prebenitzeko eta artatzeko formakuntza prozesua
  • Urteko plangintza proposamenari errepasoa
  • Taldeak proposatutako bertze edozein gai

Bilera irekia izanen da eta parte hartzaileek lehenagotik baieztatzeko eskatu dute. Informazio gehiagorako eskuragarri daude berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikoa eta 613 003 634 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun