Etxebizitzaren kezka plazaratuko du Ernaik

Xorroxin irratia 2024ko apirilaren 30a

Baztango Ernaik gaur apirilaren 30ean “salaketa akanpada” batera deitu du Elizondoko Plazan. "Gazterik ez etxerik gabe" etxebizitza eskubidea aldarrikatuko dute. Aintzane Ariztegirekin solastatu gara. 

 

Akanpada gaur arratsaldeko 18:00tan hasiko da. 19:00etan solasaldi eta asanblada egonen da, 21:00etan afaria eta 22:00etan gaubela Bidenabar taldearekin. Gaurkoaz gain, bihar M1 gazteok iruñeara joateko deitu dituzte, Gazte blokea 11:00tan Trinitarios Plazatik aterako delarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun