Baztango Udaberriko 33. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte apirilaren 28an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 13:00

Baztango Udaberriko pilota txapelketako finalistak, parte hartu duten zenbait pilotari eta antolatzaile eta laguntzaileak, Martija eta Gaskue pilotari profesionalekin, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Foto Zaldua

Elizondon eta Iruritan jokatutako azken partiden ondotik, sari banaketan parte hartu zuten Martija eta Gaskue pilotari profesionalek

Txaruta elkarteak hogeita hamahirugarren aldiz antolatutako Baztango Udaberriko txapelketako finalak apirilaren 28an, igande goizean jokatu dituzte Elizondoko Baztan Udal pilotalekuan eta Iruritako Aranabia pilotalekuan. Julen Martija eta Andoni Gaskue pilotari profesionalak izan zen sari banaketan.

Finaletako emaitzak

Elizondon jokatutako finaletan:

  • Umeak A kategorian, Iruritako Oihan Etxenikek eta Mikel Agerraldek 18-13 irabazi zieten Tolosako Ekhi Altunari eta Oier Bengoetxeari.
  • Kimuak A kategorian, Bortzirietako Ekai Mikelperizenak eta Erik Igoak 18-6 irabazi zieten Bortzirietako Beñat Goñiri ella Eñaut Zubietari.
  • Haurrak A kategorian, Hernaniko Aratz Labakak eta Oier Arsuagak 18-4 irabazi zieten Azpeitiko Iker Ansolari eta Juen Urrestillari.
  • Kadete A mailan, Lazkaoko Enaitz Landak eta Txukun Lakuako Eñaut Motok 18-10 irabazi zieten Oberenako Ibai Olzari eta Azpeitiko Jokin Artetxeri.
  • Gazte mailan, azkenik, Larraungo Aitor Eguzkizak eta Endika Galartzak 22-11 irabazi zieten Burlatako Beñat Graciari eta Hodei Urmenetari.

 

Bertze lau finalak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu zituzten:

  • Umeak B kategorian, Malerrekako Mikel Bengoetxeak eta Joanes Zestauk 18-15 irabazi zieten Ataungo Beñat Albisu eta Intza Labakari.
  • Kimuak B kategorian, Malerrekako Ekaitz Madariagak eta Eneko Apeztegiak 18-10 irabazi zieten Erratzuko Mikel Alzateri eta Iruritako Aiert Urrutiari.
  • Haurrak B kategorian, Bortzirietako Ekaitz Zestauk eta Jon Lazkanotegik 18-13 irabazi zieten Ataungo Xabat Labakari eta Beñat Arreseri.
  • Kadete B mailan, azkenik, Atarrabiako Sergio Esainek eta Unai Santestebanek 18-14 irabazi zieten Irurtzungo Asier Zubiriari eta Pello Gorraizi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun