Oscar Txibite lurralde kohesioko kontseilariak Oronozko garraio trukagailua bisitatu du, eta «azpiegitura berriak garraio publikoko desplazamenduak erraztu eta errepideko segurtasuna hobetuko dituela» adierazi du. Berarekin batera izan dira Fernando Anbustegi Baztango alkatea, Florentino Goñi obra publikoen zinegotzia eta Jorge Oteiza Oronoz-Mugairiko alkatea.
Garraio trukagailu berriak 753.245 euroko kostua izan du, eta Europako Next Generation funtsaren bitartez finantzatu da. Bi eremu ditu, espaloiak banatuak; alde batetik hiru autobus sartzeko lekua, 1.500 metro karratukoa, eta bertzetik 21 auto sartzeko aparkalekua, 1.200 metro karratukoa.