Gaur hetsiko da Iruritako IV. Mendi Duatloian izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 29a, 10:00

Irudia: Mikel Hualde.

Iruritako gazteek IV. Mendi Duatloia antolatu dute aurten eta asteazkenean eginen dute, maiatzaren 1ean. Izena emateko epea gaur arte dago zabalik kirolprobak.com webgunean, eta bi modutan parte hartzen ahalko da: banaka (20 eurotan) edo erreleboka (30 eurotan).

Dortsalen banaketa asteazken goizean izanen da, 08:00etatik 09:30era arte. Proba, berriz, 10:00etan abiatuko da herriko plazatik. 13:00etan akituko da lasterketa, eta 13:15ean luntxa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun