Bira Nafarroan barna programaren laugarren edizioaren aurkezpena egin zuten joan den astean. Eskualdean emanaldi bakarra izanen da, egitarauko lehenengoa. Maiatzaren 4an, larunbatean 12:00etan kontzertua emanen du Lilo musika taldeak.
Joan den urtean ‘Nora goazen jakin gabe’ bere lehen diska argitara eman zuen Lilo taldeak.
Programazio osoa
Arizkuneneko emanaldiaren ondotik datoz Los Flamingos maiatzaren 25ean Ribaforadan (Ribaforada Arenan), eta Kbless, maiatzaren 31n, Etxaurin (Jauregi eta Primitivo Navascués aretoak).
Udazkeneko denboraldia irailaren 21ean hasiko da LaNairen kontzertuarekin Cadreitan. Denboraldia honako hauek osatzen dute: Bacanes (irailak 27 Tafallan), Jo & Swissknife (irailak 29 Azagran eta azaroak 3 Zangozan), Cliford (urriak 4 Lekunberrin), Correcaminos (urriak 5 Martzillan eta azaroak 22 Cintruénigon), Los Flamingos (urriak 6 Murchanten), Baizera (urriak 11 Zizur Nagusian eta urriak 27 Irurtzunen), Kbless (urriak 12 Faltzesen), Belcos (urriak 19 Los Arcosen), Yakone (urriak 25 Burlatan eta azaroak 9 Lizarran), Alfrombra Negra (urriak 26 Alesbesen eta azaroak 16 Deierrin), Ibil Bedi (azaroak 2 Agoitzen eta azaroak 15 Atarrabian), Baobabs Will Destroy Your Planet (azaroaren 8an Etxarri Aranatzen), Razkin (arazoak 23 Antsoainen), eta Lilo (azaroak 29 Uharten). Programazio osoa ikusgai dago hemen: www.culturanavarra.es eta www.navarramusic.es.
Sarrerak herri bakoitzak egokitutako kanalen bidez eros daitezke, eta guztiek 5 euroko prezioa izango dute. Irabaziak, udalek sarrerak egiteko sortutako gastuei aurre egiteko erabiliko da. Bestalde, Nafarroako Gobernuak, NICDO sozietate publikoaren eta bere musika-bulegoaren bidez, bere ardurapean hartzen ditu artisten katxeak hautatzeko eta ordaintzeko ardura -urtean zehar gehienez bi kontzertu eskaini ahal izango dituzte- eta kontzertuen ekoizpen-gastuak.