Mendi duatloira begira Ibon Oregiren solasaldia izanen dute larunbatean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko apirilaren 23a

Heldu den astean izanen da Iruritako IV. Mendi Duatloia, eta lasterketarako prestatzeko, Iruritako gazteek hitzordu berezia prestatu dute apirilaren 27an. Ibon Oregik Kirolaz haratago solasaldia aurkeztuko du Gizarte Bilgunean 19:00etan.

Duatloia, berriz, maiatzaren 1ean izanen da. 08:00etatik 09:30era dortsalak banatuko dituzte eta 10:00etan abiatuko da herriko plazatik. 13:00etan akituko da proba eta 13:15ean luntxa izanen dute.

Izena emateko epea apirilaren 29ra arte dago zabalik kirolprobak.com webgunean, eta bi modutan parte hartzen ahalko da: banaka (20 eurotan) edo erreleboka (30 eurotan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun