Gartzaindarrek herriko bertso afaria antolatu dute heldu den asteburuan, apirilaren 27an 21:30ean. Amets Arzallus eta Julio Soto izanen dira bertsolariak. Afariko menuak patea, urdaiazpikoa, entsalada, bildotsa txilindrona erara eta postrea izanen ditu.
Txartelak 30 eurotan salduko dituzte, astelehenean Fransene ostatuan.