Hiru egunetan zatitua, modu mailakatuan eginen dute ikastaroa. Lehenbiziko urratsetan bizikletara igotzen ikasteaz gain, oinarrizko mugimenduak, abiaraztea, oreka dinamikoa, balaztatzea eta oinarrizko biratzeak landuko dituzte. Bigaren egunean bizikletaren maneiuan sakonduko dute, balaztatzeko eta martxak aldatzeko abilezian, eta gidatzeko trebetasunean. Hirugarren saioan herrigunetik barna ibiliko dira eta segurtasunez ibiltzen irakatsiko dute.
Ikastaroa urririk izanen da eta gaur arte ematen ahalko da izena, 643 60 55 25 telefono zenbakian. Ikasle bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eramateko eskatu dute, eta posible ez badu, antolakuntzak utziko dizkio.