Anizko frontoirat sartzeko bidea pitta bat zelaitzeko asmoz, auzolana egin zen apirilaren 13an. Batzuk frontoiko bidea urratzen aritu ziren bitartean, bertzeak zaborren edukiontziak babesteko taulak paratzen aritu ziren. Auzolanean aniztarrak aritu baziren ere, bata zein bertzea Baztango udalarekin elkarlanean egindako lanak izan dira. Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.