Etxebizitzaren egoera salatzeko kanpaldia eginen du Ernaik Elizondoko plazan apirilaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 18a, 16:00

Argazkia: Irantzu Pastor.

Baztango Ernaik azaldu duenez, «turistendako eskaintza etengabe handitzen ari den garai hauetan, gazteen emantzipazioa ezinezkoa bihurtu da. Alokairuen gehiegizko prezioak, urte osoko alokairuen eskasia, etxe huts eta bigarren etxebizitzen gorakada... egoera hau onartzeari utzi eta gazteon emantzipazio eskubidearen alde, egoera iraultzeko prest gauden gazteok apirilaren 30ean Elizondoko plaza hartuko dugu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun